oinarriak 2011

1. Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez istorio bat kontatuko du.

2.Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere.

3. Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean.

4. Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuak lerro-arte bikoitza utzita idatziko dira, eta ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).

5. Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 6 ale aurkeztu beharko dituzte: bata originala izanen da eta besteak horren koloretako fotokopiak. Bertan, testua eta irudiak kokatuko dira.

6. Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen biografikoa.

7. Lanak helbide honetara bidaliko dira: ETXEPARE SARIA, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

8. Originalak aurkezteko epea 2011ko azaroaren 30ean, 15:00etan, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2012ko martxoaren 31 izanen da.

9. Epaimahaia haur literatura eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta toki entitate antolatzaileek eta Pamiela argitaletxeak izendatuko dute. Toki entitate antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak egiten dituen bilkuretan (hitza izanen dute, baina ez botorik). Ez da saririk emanen epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez badago. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

10. Sari bakarra emango da, 6.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Zergen atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.

11. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz. Halaber, epaimahaiaren aipamen berezia jaso duten lanak argitaratzeko lehentasuna argitaletxe horrek izanen du, urtebetez. Urtea amaitzean egileen esku geratuko dira lanak. Argitalpen guztietan ETXEPARE SARIAren aipamena eginen da.

12. Saririk gabeko lanak erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean itzuli egingo zaizkio eskatzen dituenari. Epe hori igarota, eskatzen ez diren kopiak suntsituko dira.

13. Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du eta hark egiten ez badu toki entitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea dakar.

Antolatzaileak:

Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako Mankomunitatea; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.

Laguntzaileak:

Nafarroako Gobernua-Euskarabidea
Pamiela

info@etxeparesaria.net Aldor Internet-ek garatutako webgunea